Txernobyl bat ur azpian

Txernobyl bat ur azpian Komsomolets itsaspeko sobietarra 1989. urtean ondoratu zen Norvegiako itsasoan; ikerketa berri batek azaleratu duenez, ondoratze eremuko erradiazioak 100.000 aldiz gainditzen du normaltasun maila. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txernobyl-bat-ur-azpian/@@download/image/5bc0e98afc7e93d77b8b464c.jpg
2019/07/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Komsomolets itsaspeko sobietarra 1989. urtean ondoratu zen Norvegiako itsasoan; ikerketa berri batek azaleratu duenez, ondoratze eremuko erradiazioak 100.000 aldiz gainditzen du normaltasun maila.
Txernobyl bat ur azpian

80ko hamarkada bukaeran bigarren Txernobil bat gertatu zela ezagutu da berriki. Azken hau itsaso azpian gertatu zen, Komsomolets itsaspeko sobietarra 1989. urtean ondoratu zenean, Svalbard artxipielagotik gertu. Urpekaria bi erreaktore nuklearrekin ondoratu zen, eta baita buru nukleardun torpedoekin eta irismen luzeko 16 misilekin ere. Istripu larria izan zen 42 hildakorekin, baina ez zen erradiaziorik detektatu. Orain arte.

Hain zuzen, urpekaria Barents itsasoan urperatu zen, munduko arrantza eremurik handienean. Bertan arrantzatzen da munduko arrai kopuru handienetakoa. Orain arte egindako ikerketek ez zuten arriskurik aurkitu, baina astelehen honetan, hilak 8, norvegiako ikerlariek datu beldurgarri batekin egin dute topo. Ondoratze eremuko erradiazoak 100.000 aldiz gainditzen du normaltasun maila.

Azken neurketa duela 11 urte egin zuten, eta orduan ere, ez zuten ezer topatu. Antza denez, urpekaria itsasoaren ondoan dagoenez, detektatutako erradiazioak ez luke eraginik izango, baina abisu bat dela ohartarazi dute ikerlariek: "Barreiatutako erradiazioan zesio eta estronzio isotopoak badaude, orduan erreaktorea suntsitu dela ondorioztatuko genuke. Hala bada, arrantza industriarentzat sekulako kolpea izango da, eta Artiko puruaren ideiari agur esan beharko diogu".

Zoritxarrez, ikerlari norvegiarrek urpekaritik zuzenean itsas gainera doan hodei moduko bat topatu dute. Dirudienez, hodei hori zuzenean erreaktoretik dator. Bestalde, ontziaren krokoa larriki hondatu omen da 30 urte itsas azpian egon ondoren. Ontzia 1.665 metrotara dago, eta beraz, ezinezkoa dirudi ontzia bertatik ateratzea. Hala, errusiar ingeniariek gelatina batekin babestu zuten ontzia, eta printzipioz, 2015-2025 urte bitarterarte iraun behar zuen; baina azken datuen arabera, gelatinak jada ez du bere babes funtzioa betetzen.