Txartela espaziora bidaiatzeko

330 lagun baino gehiagok erosi dute txartela espaziora bidaiatzeko eta 100.000 baino gehiagok informazioa eskuratu dute Virgin Galactic enpresaren webgunean. Dirudienez, lehen probak 2011n egingo dituzte, baina aurreneko bidaiak noiz egingo dituzten ez dute argitu. "Segurtasuna bermatu nahi dugu", esan dute enpresako arduradunek. Espaziora joatea ez da merkea gero. Bidaiari bakoitzak 200.000 dolar ordaindu beharko ditu.