"Txarriboda" estreinatuko du Hika Teatroak

"Txarriboda" estreinatuko du Hika Teatroak Bihar, hilak 20, estreinatuko dute, Errenteriako Niessen kulturgunean; ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txarriboda-estreinatuko-du-hika-teatroak/@@download/image/hikaklar-3-e1510580341336.jpg
2018/01/19
albiste-laburra
Bihar, hilak 20, estreinatuko dute, Errenteriako Niessen kulturgunean; ez galdu!
"Txarriboda" estreinatuko du Hika Teatroak

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur, eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako buruak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Horixe da gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gainditu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino, Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarriko da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatuko du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatuko dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

 

Hika Teatroaren Txarriboda kabaret kutsuko antzezlan berria da. Bihar, hilak 20, estreinatuko dute, Errenteriako Niessen kulturgunean, saio bikoitzean (20:00etan eta 21:30ean). Etzi, Oñatiko Santa Anan izango dira (19:30 eta 21:00), eta hurrengo asteburuan Azpeitian (ostirala) eta Donostian (larunbata eta igandea). Beraz, aukera asko dituzu Hikaren azken obraz gozatzeko?  Informazio gehiagorako, bisitatu Hika Teatroaren weba!