Txarraska Gaztetxeak 13 urte

Txarraska Gaztetxeak 13 urte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txarraska-gaztetxeak-13-urte/@@download/image/2012597960txarraska_13.jpg
2012/12/13
berria
Datozen bi asteburuetan hamaika ekitaldi antolatu dituzte Basauriko Txarraska gaztetxean. Larunbatean, maiatzak 11n, hasiko dira gaztetxearen hamairugarren urteurrenaren ospakizun ekitaldiak eta maiatzak 19an antolatu duten Gazte Egunarekin amaituko dira.


Asteburu honetan –maiatzak 11 eta 12– kontzertuak nagusituko dira, eta hitzorduak 21:30etatik aurrera hasiko dira. Datorren astean, ostegunean –maiatzak 17– Afari Herrikoia eta bertso hopa antolatu dute gaztetxean eta ostiralean, berriz, kontzertuak izango dira 21:00etatik aurrera.
Txarraskaren hamairugarren ospakizuneko ekitaldiak larunbatean, maiatzak 19an antolatu duten Gazte Egunarekin amaituko dira. Larunbatean adin guztietakoek izango dute tartea Basaurin, goizeko 10:30etatik aurrera haurrentzako jolasak, trikipoteoa, bazkari herrikoia, manifestazioa eta amaitzeko, kontzertuak izango baitira. 

Egitaraua:


Maiatzak 11, ostirala:
21:30etan kontzertuak gaztetxean:
- Sabotaje (Heavy Metal)
- Visceral
- F.P.V. (Fucking Party of Violence)

Maiatzak 12, larunbata
- Bar Remigio (Bad Religion-en tributoa)
- Esteka (Basauri HxC)
- Kasparrata (BCN)

Maiatzak 17, osteguna:
- Afari herrikoia Gaztetxean eta Bertzo Hopa

Maiatzak 18, ostirala:
21:00etan kontzertuak gaztetxean:
- Al Infierno En Goitibera (Hc-Punk Laudio)
- Die Schwarzen Schafe (Punk Alemaniatik)
- Karbunko (Punk Almacelles Lleida)
- The Black Panthys Party (HxC the mofa Asturies)

Maiatzak 19, larunbata:
Gazte Eguna, Mojaparte Plazan
10:30etan, haurrentzako jolasak eta tailerrak
13:30etan, Trikipoteoa
14:30etan, Bazkari herrikoia gaztetxean
18:00etan, Manifestazioa 'Goazen Bentara' Kaminoian Bajo Presión taldearekin
22:00etan, Kontzertuak Gaztetxen
- 28 eskupitajos de semen (Punk Irala, Bilbo)
- Krimen y kastigo (Basauri Punk)
- Vitesse (HxC melodikoa, ex-Elfo Negro)