Txapinak mikrouhin-labean?

Txapinak mikrouhin-labean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txapinak-mikrouhinlabean/@@download/image/75-p12.Zurmikro.jpg
2012/12/13
berria
Txapinak mikrouhin-labean?
Etxera iritsitakoan oinak berehala bero-bero izan nahi badituzu, oso egokiak izango zaizkizu mikrouhin-labean berotu daitezkeen txapinak. Australiako enpresa batek merkaturatu ditu txapin hauek, eta haren arabera, oso erabilterrazak dira —labean minutu eta erdi utzita, nahikoa— eta erreumatismoari eta artritisari aurre egiteko aproposak. Oinetan erredurarik ez izateko, txapinak beroegi ez janztea gomendatu dute, noski.