Txapela janzteko ametsari eusten dio Ordiziak

Ampo Ordizia errugbi taldea Pegamo Bera Berari gailendu zaio Donostian (25-32) eta Ohorezko Mailako txapeldun izateko aukerari eusten dio.
Oso lehia bizia izan zen larunbateko derbia, etxeko taldeak, Pegamo Bera Berak, sailkapeneko beheko postuetan egonda ere estu hartu zuelako Ordizia; ia-ia azken arnasa arte ez zuten neurketa erabakitzerik izan bisitariek. Ordiziarrak pozarren zeuden norgehiagoka bukatuta, bai baitzekiten ezinbestekoa zutela irabaztea Liga irabazteko aukerari heltzeko, denboraldiaren azken txanpan gauden honetan.
Anoetako estadio txikiko harmailak lepo egon ziren eta Ordizitik etorritakoek garaipena ospatu zuten jokalariekin.
Argazki gehiago GAZTEZULOren Facebooken daude ikusgai.