Txani Rodriguez eta Pello Lizarralde idazteko estiloaz arituko dira gaur Bilbon

Txani Rodriguez eta Pello Lizarralde idazteko estiloaz arituko dira gaur Bilbon Edukiaz, formaz, inprobisazioaz eta norberaren estiloa aurkitzeaz hitz egingo dute bi idazleek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txani-rodriguez-eta-pello-lizarralde-idazteko-estiloaz-arituko-dira-gaur-bilbon/@@download/image/txani eta pello.png
2022/01/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Edukiaz, formaz, inprobisazioaz eta norberaren estiloa aurkitzeaz hitz egingo dute bi idazleek.
Txani Rodriguez eta Pello Lizarralde idazteko estiloaz arituko dira gaur Bilbon

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin zikloaren barruko beste saio bat antolatu du gaurko, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Txani Rodriguez eta Pello Lizarralde idazleek hartuko dute parte solasaldian, eta Elena Sierra kazetaria arituko da moderatzaile lanetan.

Honako gai hauen inguruan solastuko dira idazleak: testuak idazteko orduan edukia ala forma den garrantzitsuagoa, estiloak inprobisazioa onartzen duen ala ez, eta norberaren estiloa aurkitzea erraza edo zaila den.

Txani Rodríguez laudioarra kazetaria, gidoilaria, idazlea eta irakaslea da. Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eleberriak argitaratu ditu. El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta zenbait komiki argitaratu ditu; horien artean, La carrera del sol (2008), hainbat hizkuntzatara itzuli dena. Radio Euskadiko Pompas de papel saioko kidea da, eta hainbat komunikabidetan idazten du. Sormen-idazketako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Elkartean. Iaz Euskadi Literatura Saria jaso zuen gaztelaniazko literaturaren kategorian, Los últimos románticos lanarekin.

Pello Lizarralde zumarragarra euskara irakasle izan da ogibidez eta idazle lanetan ere aspalditik dabil. Sargori (1994) eta Un ange passe -isilaldietan (1998) narrazio liburuak kaleratu ditu, eta Hilargiaren hotzikarak (1978) poesia liburua ere argitaratu zuen. Nobelagintzan du ibilbide oparoena eta, besteak beste, Larrepetit (2002), Iragaitzaz -ilunbistan (2008), Orbanak (2012), eta Elur bustia (2016) idatzi ditu. Iaz Euskadi Saria eta 111 Akademiaren saria jaso zuen Argiantza (2020) eleberriarekin.

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez duenak aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango du www.kulturguneatb.eus webgunean.