Txalaparta, ohe elastikoak eta zirku-akrobaziak izango dira Iruñeko Harresietako Jaialdiko hiru ikuskizunetan

Txalaparta, ohe elastikoak eta zirku-akrobaziak izango dira Iruñeko Harresietako Jaialdiko hiru ikuskizunetan Gaur, musika, zirkua eta txalaparta uztartzen dituen 'Urbasa' emanaldia izango da Ziudadelan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txalaparta-ohe-elastikoak-eta-zirku-akrobaziak-izango-dira-iruneko-harresietako-jaialdiko-hiru-ikuskizunetan/@@download/image/hj.png
2022/08/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur, musika, zirkua eta txalaparta uztartzen dituen 'Urbasa' emanaldia izango da Ziudadelan.
Txalaparta, ohe elastikoak eta zirku-akrobaziak izango dira Iruñeko Harresietako Jaialdiko hiru ikuskizunetan

Harresietako Jaialdian, Bost Punta zikloaren barruan, hiru ikuskizun izango dira Ziudadelan egunotan. Zirku-arteak ardatz dituzten emanaldiak izango dira eta musika, ohe-elastikoak eta akrobaziak izango dituzte osagai. Hutsun+Ortziren Urbasa, Planeta Trampolí taldearen Back2 Classic eta Orain Biren Mute dira ikusgai izango diren ikuskizunak, gaur, bihar eta etzi. 

Musika eta zirkua, txalaparta eta zirku-arteak uztartuko ditu gaur Hutsun+Ortzik aurkeztuko duen Urbasa ikuskizunean. Honela azaldu dute emanaldiaren nondik norakoa: "Txalaparta jo eta basoa, harriak eta errekastoa entzuten ditugu. Gainean du lainoa izadia eta lasaitasuna arnasten dituen mendiak. Bat-batean, bisitari batek hautsiko du giro hori indarrarekin eta teknologiarekin".  Hutsun+Ortzi konpainia Hutsun taldeak (Mikel Urrutia eta Anai Gambra) eta Ortzi Acosta akrobatak osatzen dute. 

Biharko ikuskizunean, berriz, ohe elastikoak eta akrobaziak izango dira nagusi. Planeta Trampolí konpainiak Back2 classic ikuskizuna taularatuko du, zirku klasikoa eta hiri-kultura dantza, musika, eta turntablism-artearen bidez. Antolatzaileen hitzetan, "iraganera egindako bidaia da, umore, poesia, erritmo eta endredoz betea". Angel de Miguel Garciak 2017an sortu zuen Planeta Trampolí konpainia, ohe elastikoaren inguruan lan-kontzeptua eta hizkuntza balioaniztuna sortzeko asmoz.

Azkenik, ostegunean, Orain Bi konpainiak Mute eskainiko du, aurten Euskal Herriko ikuskizun onenaren Umore saria irabazi duena. Zirkua, umorea eta une poetikoak izango ditu emanaldiak. Orain Bi konpainia Sara Alvarezek eta Rodrigo Lacasak osatzen dute. 

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea da, leku guztiak bete arte.