Txakurrentzako galleta hauek udan auto baten barruan eginak daude

Txakurrentzako galleta hauek udan auto baten barruan eginak daude Badakizu udan auto bat eguzki betean 70 gradutara iritsi daitekeela? Tenperatura hau nahikoa bada galletak kozinatzeko imajinatu zer egin dezakeen zure txakurrarekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakurrentzako-galleta-hauek-udan-auto-baten-barruan-eginak-daude/@@download/image/hot-hounds-0-700x405.png
2019/10/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Badakizu udan auto bat eguzki betean 70 gradutara iritsi daitekeela? Tenperatura hau nahikoa bada galletak kozinatzeko imajinatu zer egin dezakeen zure txakurrarekin!
Txakurrentzako galleta hauek udan auto baten barruan eginak daude

Hau da konpainia honek sortu duen produktuaren abiapuntua. Earth Paws enpresak auto baten barruan egindako maskotentzako galletak merkaturatu ditu, jabeei ohartarazteko hilabete beroenetan maskotak autoan uzteak dituen arriskuez.

“Hot Hounds” (“Txakur Beroak”) izena dute, eta galleta hauen logoa, literalki, sugarrez inguratuta dagoen txakurra da. Irudia packaging-ean eta galletan bertan estapantua ikusi ditzakezu. Diseinua horrela burutu zen, txakurrentzako goxoki marka erreal baten antza izan zezan, eta animalien jabeetan mezuak eragin handiagoa izan zezan.

Galleta hauek osagai %100 natural eta organikoekin egina dago eta bere salmentaren irabaziak British Columbia Society for the Prevention of Cruelty to Animals erakundearentzat izango da. Erakunde honek animaliekin burutzen diren ankerkerien kontra dihardu. Markaren webgunean jakin dezakezu kanpainaz gehiago.