Txakurren edertasun lehiaketak

Yorkshire terrierrak, fox terrierrak, chow chowak, canicheak, dogoak, shar peiak, boxerrak, chihuahuak… Ispilu aurrera, mesedez!
Berezko iniziatibaz baino gehiago, jabeek hala nahi dutelako, gutako asko baino eleganteago jarri eta auzoko, lurraldeko, estatuko, kontinenteko edo munduko zakur ederrenaren garaikurra eskuratzeko lehian aritzen dira urtero milaka zakur ‘herrialde garatu’ deituriko hainbatetan. Batzuontzat mundu ezezaguna den arren, beste askorentzat ogibide bilakatu da arraza jakin batzuetako maskota hauek hazi, hezi eta erakusketetarako prestatzea. Trukean, diru sariak eta animalia fidel hauen esker ona eskuratzen dituzte.
Halaxe diote, behintzat, Ricardo Martin eta Naty Gonzalez Jontari zakur haztegiko arduradunek. Lehenak canicheak hazten ditu, bigarrenak bichon maltes arrazako zakurrak, eta nola ez, seme-alabak ere saltsan sartuta dituzte. Nafarroa iparraldean dute bizitoki ez ezik lantegi ere bilakatu duten baserria –ez dute kokalekua zehaztu nahi lapurretak saihesteko–, eta auzoko lehiaketekin hasi arren, egun nazioarteko txapelketetara eramaten dituzte beren maskotak.
Erakusketa egunetan, mahai gainera igo eta orrazkera landua, trosta dotorea eta jarrera lerdena erakutsi behar izaten dizkiete zakurrek epaimahaiko kideei, eta ongi hezitako animaliak diren aldetik, txintik egin gabe itxaroten dute epaia lau hankadun lehiakideek. Tira, zaunkaren batek ihes egiten die zenbaitetan, baina zer nahi duzue, zakurrak dira! Martinekin bildu gara bere laguntxoak ezagutu eta edertasunaren mundu deigarri honetan sakontzeko.
Bi arrazatako zakurrak hazten dituzue, ezta?
Bai, bichon maltesak eta canicheak, beren tamaina aldaera guztietan: erraldoiak, estandarrak, toy (jostailu) tamainakoak edo miniak.
Zeintzuk dira zakur horien ezaugarriak?
Pisu txikietan edukitzeko moduko animalia jostariak dira, alergikoak diren jabeentzat ere egokiak; gainera, ez dute ilajerik aldatzen, eta ez dakizu zenbat eskertzen den hori etxeko zakurren kasuan! Konpainia ona egiten dute, aldarte onekoak dira, zintzoak, azkarrak eta gainerako zakurrekin harreman ona izan ohi dutenak.
Eta, zuen kasuan, zergatik aukeratu zenituzten arraza horiek?
Duela urte asko caniche toy bat heldu zen gure eskuetara, eta berehala bereganatu gintuen, horren maitekorra zen! Gure atentzioa erakarri nahian zebilen beti. Eta inoiz caniche bat izan duenak ez du arrazaz aldatuko…
Zer egiten duzue haiekin?
Batetik, haztegi moduan jarduten dugu; alegia, txakurrak hazi eta saldu egiten ditugu, eta lortutako irabaziekin erakustaldietarako beste hainbat zakur erosi eta bidaiak finantzatzen ditugu. Eta zenbaitetan pelukeria lehiaketetan ere parte hartzen dugu.
Zeren bila hurbiltzen dira bezeroak Jontarira?
Estandar batzuen baitan kokatzen diren zakurren bila, azken batean, animalia orekatuak nahi dituzte, huts genetikorik gabeak; zakur onak, alegia. Batzuek etxerako nahi dituzte, eta beste hainbatek, aldiz, erakustaldietarako; halaber, badira haztegietarako nahi dituztenak ere.
Suposatzen dut haztegi batek azpiegitura handi samarrak galdatuko dituela, ezta?
Ez pentsa. Gure zakurrak etxean bizi dira, eta haientzat bereziki prestatutako eremuak dituzte; hala, beren ingurunean egon daitezke gurekin harremanik galdu gabe. Baserrian bizi garenez, nahikoa espazio dute lasai egon eta osasuntsu hazteko.
Egunerokotasunean, ze zaintza behar dituzte?
Showetara aurkezten ditugunek eguneroko zaintza eskatzen dute, batez ere ilajea txukun mantentzeko. Baina, hortik aparte, etxeko edozein animalia bezalakoak dira, eta ez dute lan berezirik ematen.
Eta erakustaldi egunean bertan, zein prozesu jarraitzen dute?
Aurreko egunean bainatu eta ilea mozten diegu, egunean bertan oinarrizko garbiketarik egin behar ez izateko. Hori bai, azken unean canicheei ilea berriro errepasatzen zaie eta maltesei lixatu egiten diegu. Ondoren, erakustaldia amaitutakoan, ilea berriz ere jaso behar zaie, bestela hondatu egingo litzaieke.
Afizioa, ofizioa…?
Eguneko 24 orduak betetzen dizkidan afizioa, baina soldatarik ematen ez didana, zoritxarrez.