Txakurren bizitza luzatzeko pilulak sortu dituzte
Bizikleta paseo eta baraualdiekin hasi zena, goizero pilulak hartzeko joera bilakatu da edo garunean ama-zelulak txertatzen. Tratamendu mota hauek, bistakoa denez, ez dute inongo ebidentzia zientifikorik. Alabaina, startup batzuek jada emaitza onak lortu dituzte txakurren bizitza luzatzeko probetan.
Tratamendu hauek animaliekin funtzionatzen badute, teknika berberak gizakiekin erabiltzeko nahia agertu dute zientzialariek.
Burututako azken formulek zizare, eltxo eta arratoien bizitzen iraupena bikoiztu dute. 2019an sortutako Loyal erakundea txakurren zahartzea atzeratzeko botikak garatzen ari da, euren bizitza osasuntsua denbora gehiagoz luzatzeko asmoz. Erakundeak jada 58 milioi euro bildu ditu honetarako, eta bi sendagai garapen fasean daude. Urte batzuren buruan, lehen farmakoa merkaturatzea espero dute. Edozein espezierentzat baliagarria izango omen da eta zahartzea atzeratuko omen du.
Alta, Estatu Batuetako sendagai eta elikagaien adiministraritzak oraindik ez du onartu zahartzaroa tratatu litekeen baldintza denik. Horretarako apur bat gehiago itxaron beharko da.
Zergatik etxeko animaliak? Zoritxarrez, tratamendu hauen arrakasta aukerak oso urriak izan ohi dira. Garapen fasean dauden sendagaien %90ak porrot egiten du entsegu klinikoetan.
Txakurrekin burutzea merkeagoa denez, horregatik aukeratu dira lau hankako gure lagunak. Txakurrak, gainera, gutxiago bizitzen dira eta, beraz, ez dira horrenbeste urte behar pilukak euren bizitza-luzeran eragina izan duten ala ez frogatzeko. Gainera, txakur bat, bizitza-estiloari dagokionez bederen, arratoi bat baino gizatiarragoa da.
1993an, Kaliforniako Unibertsitateko biologo talde batek Caernorhabditis dietutako nematodo bat deskatibatuz, gen horre bizitza bikoiztu zitekeela behatu zuten. Beste ikerketa batean, gauza bera egin zuten ondorio berera iritsiz.
Mundu osoko laborategiak ideia berera iritsi dira: Zahartzaroa ez da zerbait ekidinezina, baizik eta “pirateatua” izan litekeen beste prozesu biologiko bat.

