Txakurren adina kalkulatzea ez da horren sinplea

Zenbat urte ditu zure txakurrak? Nola kalkulatzen duzu? Betidanik esan izan da gizakion urtebete bakoitzeko zazpi betetzen dituztela, baina ez da horren sinplea. Ikerketa honek argitu duenez, arrazen araberako ezberdintasun nabarmenak daude bizi itxaropenean, eta noski, beren tamainak, dietak eta ohiturek ere eragina dute. Halere, orokorrean txakur guztiek bilakaera beretsua izaten dute bizitzan.
Mamiferoek aurrera egiten dute bizitzako etapa fisiologiko ezberdinetan, baina ez dira gizakion erritmo berean heldutzen. Hala, txakurrak gu baino azkarrago heldutzen dira, eta lau urtetatik aurrera mantsotu egiten da erritmo hori. Heldutasun urteetan nabarmen mantsotzen da erritmoa.
Txakur txikien lehen bi urteetan, adibidez, beren urte bat gizakion 12,4 urte dira. Txakur ertainetan, aldiz, urtebete gizakion 10,5 urte dira. Eta handietan, 9 urte. Ondoren, hiru urtetatik aurrera, tartea txikitu egiten da pixkanaka. Beraz, txakurren azken urteak ez dira horren azkar pasatzen.