Txakurra kopilotu

Juliette Piesley, 39 urteko emakume ingelesak, George izeneko bere txakurra kopilotu gisa eraman beharko du, autoa konpontzen dioten arte behintzat. Piesleyk autoa martxan jartzeko arazoak zituenez, mekanikariari eraman zion. Mekanikaria berehala ohartu zen kontaktuari eragiteko beharrezkoa den txipa falta zela. Txakurra kopilotuaren eserlekuan jarri zuten... eta autoa martxan jarri zen! Izan ere, txakurrak zuen txipa... sabelean!