Txakur garestiak

Txakur garestiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakur-garestiak/@@download/image/datua_151_1398687256.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
12.000.000 yuan ordaindu ditu txinatar batek artzakur tibetar batengatik, 1.400.000 euro gutxi gorabehera. Dirudienez, lehoi itxura duten artzakurrak estatus sozial altuaren erakusgarri dira Txinan, eta aberatsen artean modan jarri da ile gorridun artzakur tibetarrak erostea. Zhejiang probintzian egindako txakur azokan saldu zuten txakurrak urtebete du, 90 kilo pisatzen ditu, eta munduko txakurrik garestienen zerrendan sartu da.