Txakolinezko gominolak!

Txakolinezko gominolak! Basque Food Laboratoryk asmatu ditu; probatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakolinezko-gominolak/@@download/image/gumdrops.jpg
2018/05/07
albiste-laburra
Basque Food Laboratoryk asmatu ditu; probatzeko prest?
Txakolinezko gominolak!

Txakolin zalea bazara, hemendik aurrera edariaz gozatzeko modu berri bat izango duzu; Basque Food Laboratory elikadura ikerketa laborategiak gozo bitxia asmatu du; txakolinez egindako gominolak! Alkoholdunak dira, eta zapore gozoa dute. Dastatzeko prest?

 

2016an sortu zuten laborategi hau, eta geroztik, Euskal Herriko janari eta zaporeen inguruan ikertu eta galdutako ohiturak berreskuratzen egin dute lan. Hain zuzen, laborategiak sortu duen produktu ezagunena dira txakolinez egindako goma gozokiak; on egin!