Twitterreko langileek betirako telelana egin ahalko dute

Twitterreko langileek betirako telelana egin ahalko dute Enpresara bueltatu nahi dutenek irailetik aurrera aukera izango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitterreko-langileek-betirako-telelana-egin-ahalko-dute/@@download/image/0321_637188470224053783.jpg
2020/05/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Enpresara bueltatu nahi dutenek irailetik aurrera aukera izango dute.
Twitterreko langileek betirako telelana egin ahalko dute

AEBetako enpresa handienetako bat da Twitter, eta beste asko bezala, bertako langileak telelana egiten dabiltza egunotan. Oraindik ez dago argi noiz itzuli ahalko diren beren ohiko lanpostuetara, baina sare sozialaren arduradunek adierazi dute nahi duenak telelana egiten jarraitzeko aukera izango duela betirako. Gainontzekoek, irailetik aurrera itzuli ahalko dute.

"Bulegoa irekitzea gure erabakia izango da, baina bertara itzultzeko erabakia langileena izan behar du". Hitz horiekin, enpresak #LoveWheneverYouWork (maitatu zure lantokia) traola zabaldu du sare sozialean. Tankerako beste enpresetan, hala nola Google eta Facebook, langileei telelana urte amaiera arte egiteko aukera eskaini diete, baina Twitterrek pauso bat aurrera eman du, aukera betirako mantenduz.

Twitterrek San Frantziskon dauka bulego nagusia, eta beste 35 bulego ditu mundu osoan zehar; horrekin batera, 4.900 langile inguru ditu jornada osoan lanean.