Twitterrek 'Super Follow' ordainpeko harpidetza jarriko du martxan

Twitterrek 'Super Follow' ordainpeko harpidetza jarriko du martxan 4 euroren truke, harpidetza hau ordaintzen dutenek eduki esklusiboak eskuratuko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitterrek-super-follow-ordainpeko-harpidetza-jarriko-du-martxan/@@download/image/00kA9nQzwUzrYJqYCjgOvKP-1..1614289015.jpg
2021/02/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

4 euroren truke, harpidetza hau ordaintzen dutenek eduki esklusiboak eskuratuko dituzte.
Twitterrek 'Super Follow' ordainpeko harpidetza jarriko du martxan

Twitterrek aukera berria iragarri du; aurki, eduki esklusiboak eskuratzeko ordainpeko harpidetza jarriko du martxan. Aukera berri honek Patreon edo Substack bezala funtzionatuko luke baina Twitterren barruan; Super Follow izena jarri diote, eta 4 euroren truke, harpidetzen direnek kontu horietako txio esklusiboak, ordainpeko newsletterrak edota talde pribatuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Aipatu bezala, eduki esklusiboak sortzen dituzten erabiltzaileentzat aukera bikaina da, jarraitzaileek eduki horietara sartu daitezkeelako diru gutxiren truke, Patreonen egiten den moduan. Noski, 4 euro horietatik Twitterrek komisio txiki bat eskuratuko luke.

Oraindik ez dute iragarri noiz jarriko duten Super Follow-aren aukera martxan, baina dagoeneko aurkeztu dute publikoki. Gainera, Super Follow-arekin batera, Twitterrek Communities aukera iragarri du; aukera honek Facebook Groups-en antz handia dauka, eta elkarrizketarako taldeak sortzean datza. Azkenik, hirugarren berritasun bat ere iragarri du, Safety Mode izenekoa; aukera honek Twitterreko arauak hausten dituzten erabiltzaileak blokeatu edota isilduko ditu automatikoki.