Twitterrek programatzeko aukera jarri du martxan

Twitterrek programatzeko aukera jarri du martxan Hemendik aurrera txioak denboran programatu ahalko dira, badakizu nola? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitterrek-programatzeko-aukera-jarri-du-martxan/@@download/image/1552337386_080688_1552352067_noticia_normal.jpg
2020/05/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hemendik aurrera txioak denboran programatu ahalko dira, badakizu nola?
Twitterrek programatzeko aukera jarri du martxan

Azkenik, Twitterrek erabiltzaileen urtetako erreguak entzun ditu, eta hala, dagoeneko martxan da txioak programatzeko aukera. Hemendik aurrera beraz, txioak egun eta ordu zehatz batean publikatzeko aukera izango dugu, bestelako plataformetara jo beharrik gabe.

Eta nola programatu ditzakegu txioak? Oso erraz; jo Twitter kontura eta idatzi txio bat: ondoren, behean aukera berri bat agertu dela ohartuko zarete, egutegi baten antzeko sinboloarekin (gorriz markatu dugu):

Jarraian, beste leiho bat agertuko da, eta bertan txioa argitaratu nahi dugun eguna eta ordua aukeratu dezakegu; bestalde, leiho honetan ere aurretik programatu ditugun txioak ikusteko aukera dugu (behean).

Twitterren berrikuntza hau oraingoz ordenagailuetan soilik erabili ahalko da, baina laster mugikorretan ere erabiliko dugu. Ongi etorri etorkizunera!