Twitter-ek "Spaces" sortu du 600 jarraitzaile baino gehiago dituzten erabiltzaileentzat

Twitter-ek "Spaces" sortu du 600 jarraitzaile baino gehiago dituzten erabiltzaileentzat Plataformak 600 jarraitzaile baino gehiago dituzten erabiltzaile guztientzat ahots gela moduko batzuk ahalbidetu ditu txiolariek zuzenean elkarrizketak eduki ditzaten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitter-ek-spaces-sortu-du-600-jarraitzaile-baino-gehiago-dituzten-erabiltzaileentzat/@@download/image/nueva-portada-enero-1-1280x720.png
2021/05/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Plataformak 600 jarraitzaile baino gehiago dituzten erabiltzaile guztientzat ahots gela moduko batzuk ahalbidetu ditu txiolariek zuzenean elkarrizketak eduki ditzaten.
Twitter-ek "Spaces" sortu du 600 jarraitzaile baino gehiago dituzten erabiltzaileentzat

Orain dela urte bete aurkeztu zuen Twitter-ek Spaces. Bertan plataformaren erabiltzaileek zuzeneko audioen bitartez elkarrizketak eduki zitzaketen. Orain arte aukera berri hau erabiltzaileen talde mugatu batek esperimentatu du, aste honetatik ordea 600 jarraitzailetik gora dituzten guztientzat aukera eskura dago.

Twittter-en leloak ondo dioen bezala, erabiltzaileak ohituta daude gertatzen zaienaz hitz egitera. Orain, Spaces-ekin plataformak erabiltzaileek besten ahotsak entzutea nahi du eta pasatzen zaiena esan eta entzutea. Txiokatzetik hitz egitera, irakurtzetik entzutera, Spaces-ek benetako elkarrizketak sustatu nahi ditu, giza ahots batek soilik izan lezakeen berezkotasuna eta sakontasuna eskainiz. 

Aldi berean, Spaces gutxi batzuekin elkarrizketa labur edo intimoak edukitzeko pentsatua dago, baina baita milaka entzule izan ditzakeen eztabaida handietarako ere. Zure musikari gustukoenarekin konektatzetik azken albisteen post show bat edukitzeraino. 

Nola funtzionatzen du?
iOS eta Android-en Twitter-en jarraitzen duzun norbaitek espazio bat sortu edo bertan hitz egiten badu zure kronologiaren goiko aldean azalduko da burbuila more baten moduan. Honek adieraziko du zuzenean daudela. Espazio horretara entzule bezala gehitzen zarenean, entzuten duzunaren inguruan erreakzioak egin ditzakezu emojien bidez, finkatutako txioak ikusi, azpitituluak jarraitu, txio edo mezu zuzen batean Space hori partekatu edo mikrofonoa eskatu hitz egin ahal izateko. 

Space bat sortzen duzun momentutik, zu zara kontrola duena erabakitzeko zeinek hitz egin edo zein gai jorratu. Izan ere, Twitter-entzat garrantzitsua da erabiltzaileak seguru sentitzea mantentzen dituzten elkarrizketetan. Hori dela eta, segurtasun kontrolak txertatu dituzte. Adibidez, anfitrioi bezala hizlariren bat isilarazi daiteke mikroa kenduz edo Space-tik erabat ezabatuz. Gainera, berriki anfitrioiek hizlari guztiak aldi berean isiltzeko aukera ere gehitu du. Modu honetara, edonork salatu dezake edo blokeatu bestea espazio batean edo espazio jakin hori salatu. @TwitterSpaces kontutik, plataforma erabiltzaileen iradokizunak ezntzuten ari da txoritxo ezaguna Spaces-en funtzionalitatea hobetzeko eguneraketa berriak egin ahal izateko.