Twitch eta Youtube, elkarrekin ikasteko liburutegi birtualak

Twitch eta Youtube, elkarrekin ikasteko liburutegi birtualak Pandemiarengatik liburutegira joan ezin baduzu, ez galdu taldean birtualki ikasteko aukera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitch-eta-youtube-elkarrekin-ikasteko-liburutegi-birtualak/@@download/image/student-space_illustrations_studying.png
2021/01/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Pandemiarengatik liburutegira joan ezin baduzu, ez galdu taldean birtualki ikasteko aukera.
Twitch eta Youtube, elkarrekin ikasteko liburutegi birtualak

Pandemiak zerbait ekarri badigu, ia guztia Internet bidez egiteko aukera da, tartean, taldean ikastea. Gauzak horrela, fenomeno bitxi bat sortu da Twitch eta Youtube zuzeneko plataformetan; orduz isilpean eta soilik ikasten dabilen jendea agertzen da. Bideo horien helburua haiekin batera ikastea da, liburutegian egongo bagina bezala; hala, arreta mantentzea errazagoa da. 

Geroz eta gehiago dira liburutegi birtual hauetara apuntatzen diren erabiltzaileak; gauzak horrela, TheStrive Studies erabiltzailearen 2 ordu t'erdiko sesio musikatuek zazpi milioi bisita dituzte, Elloitsangela-k bi milioi bisita lortu ditu eta Kharma Medic-en 10 orduko bideoak beste horrenbeste lortu ditu. Hori Youtuben; Twitchen ere, geroz eta gehiago dira elkarrekin ikasteko zuzeneko sesioak egiten dituztenak. 

Ikasle askok eskertzen dituzte bideo hauek; etxean ikasterakoan arreta ordutan mantentzea ez da erraza, eskura dituzulako prokrastinatzeko tentazio guztiak; Netflix, hozkailua, telebista, bideo-jokoak... Zuzeneko bideo horietan baina, lan erritmo bat markatzen da, batzuetan arreta mantentzen laguntzen duten hari musikalekin, eta garrantzitsuena, taldeko esfortzua egiten ari zaren sentsazioa lortzen da, liburutegian bezala. 

Ikasteko bakarrik ez, lanerako ere balio dute zuzeneko horiek, eta telelana egiten dabiltzan erabiltzaile askok jo dute halako bideoetara arreta mantentzeko. Gauzak horrela, Youtuben badira bulego bateko ohiko soinuak imitatzen dituzten bideoak, benetan bulegoan gaudela simulatzen laguntzen dutenak.