Twist festa!

Twist festa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twist-festa/@@download/image/75-p74.Pontani.jpg
2007/06/01
erreportajea
Twist festa!
Sustraidun rock and rollaren jarraitzaileek ezinbesteko hitzorduak izango dituzte hilaren 20an eta 23an, Bilboko Kafe Antzokian eta Andoaingo San Juan festetan. Bi hitzordu horietan, izan ere, Los Straitjackets AEBetako rock instrumental banda handiak eta George Kaiser abeslari ingelesak joko dute. Surfa, 50eko hamarkadako rock an rolla, twista eta beat erritmoak. 

Los Straitjackets taldea ezaguna da gure artean, behin baino gehiagotan izan baita Euskal Herrian. Oraingoan, baina, The Pontani Sisters emakumezko kabaretari hirukotea izango da haiekin. Ikuskizuna bermatuta dago!

Twist Party izena jarri diote ikuskizunari, eta argi dago oso koloretsua dela. Ez bakarrik Los Straitjackets-ek soinean eramaten dituzten borrokalari mexikarren maskarengatik eta eszenatokian egiten dituzten koreografiengatik; baita The Pontani Sister-en show-arengatik ere.

Pontani ahizpak duela hamar urtetik ari dira emanaldiak eskaintzen AEBetan. Haien ikuskizunak oso ezagunak dira, eta Vogue, Elle eta antzeko aldizkarietan eta telebistan ere sarritan agertu ohi dira. Kabareta revival garaian dago-eta AEBetan. Emanaldietan 40 koreografia inguru lantzen dituzte, guztietan jantzi bana erabilita; 30eko hamarkadako kabaret klasikoarekin hasi ohi dira, 50eko hamarkadako dantza exotikoekin bukatzeko: watusi-a, pony-a, monkey-a... eta twist-a, noski!

Mozorrotutakoen erritmoak
Los Straitjackets taldeak zale asko du Euskal He-rrian. Hirukoteak ez du sekula 60ko hamarkada baino geroagoko estilorik jotzen; doinu zaharrak maite dituzte, eta kutsu retro hori bikain islatzen dute diskoetan. Hala ere, haien musika proposamena askotarikoa da; Hego Amerikako rock and rolla, soinu bandak —besteak beste, Titanic film ezagunaren kanta-, edota surf instrumentala jotzeko gai dira. Abesti gehienak instrumentalak izan ohi dira, baina Euskal Herriko emanaldietan, George Kaiser izango dute mikrofonoan.

Festarako grina pizteko proposamen egokia du-zue, beraz: rock and rolla, erritmo exotikoak eta, nola ez bada, ero moduan dantza egiteko parranda ikaragarria: unga-bunga!