Turn Blue

Turn Blue https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Black Keys
156.zenbakia
Turn Blue
Fever abestiarekin egin zuten aurkezpena, diskoaren aurreneko single bezala aurkeztu zutenean. Bikote estatubatuarrak hiru urteren ondoren lan berria aurkeztu digu. Garage, blues eta rock-az gain 70eko hamarkada burura datorkizu gehitu dituzten sintetizadore eta efektuen eraginez, Bullet in the Brain abestian, esaterako. 2013an hiru estudiotan grabatu dute lana; Hollywood, Benton Harbor eta Nashvillen. Aurreko diskoaren (El Camino, 2011) soinu berdinarekin dator Ohioko taldea, soinu zikin zein erakargarriarekin, alegia.