TURISMOA ETA EUSKARAREN ARTEKO HARREMANA AZTERGAI IKA MIZKAN

GAZTEZULOk, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.
Ostiralean, hilak 13, 10:00etan hasi dira solasaldiak, eta 12:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.
Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKAk; euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan aktibatu nahi ditu egitasmoak, eta horretarako, Euskaraldiaren helburuekin bat egin du.
Solasaldiak eta zizka-mizkak uztartuz, euskara uste baino espazio eta esparru gehiagotan erabili daitekeela eta sormen eta komunikazio tresna baliagarria dela ohartarazteko helburua du IKA MIZKAk. Horretarako, lagungarria da nork bere esperientzia kontatzea eta bere ikuspuntua jendearekin elkarbanatzea, euskaldunok geure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahai gainean jarriz: pozak, oztopoak, eman diren pausoak, jarrera positibo edo negatiboak, bilakaerak, anekdotak....
Ikasleekin batera, bertan izan dira:
- Josean Bengoetxea (aktorea)
- Xabat Izagirre (bidaiaria eta Turismoan graduatua)
- Eneritz Furyak (musikaria)
- Mikel Antero (komikigilea eta ilustratzailea)
- Asier Beramendi Aranzadi (musikaria eta sortzailea)
- Ane Urrutikoetxea (kazetaria)
- Andoni Agirregomezkorta (aktorea)
- Gaizka Izagirre (kazetaria)
- David Agirrezabalaga (Mr. Euskaldun ilustratzailea)
- Haritz Rodriguez (Tokitan.TV bidai blogeko arduraduna)