Turismoa bai, baina begiruneaz

Bat baino gehiagorentzako, uda eta oporretako turismoa elkarren sinonimo dira. Dena den, askotan horretaz jabetzen ez garen arren, turismoak kalte handia egin diezaioke ingurugiroari. Beraz, opor hauetan norabaitera joan behar izanez gero, gogoan izan: turismoa bai, baina begiruneaz.
Gizakiak beti bidaiatu izan du, baina, hala ere, XIX. mendera arte ez zen turismoa sortu. Garai hartan, aurrerapen handiak egin ziren garraiobideen arloan (lurrin-makina, trena ), eta horrek asko erraztu zuen batetik bestera mugitu ahal izatea. Dena den, XIX. mendean, plazerezko bidaiak bakan batzuen kontua ziren, jende dirudunaren kontua, alegia.
Autoei, eta ondoren hegazkinei esker, XX. mendean turismoa gertakari soziala bihurtu zen. Gaur egun, gizakiok aukera handiak dauzkagu gure aisialdia betetzeko, eta aukera horien barruan, turismoa egiteko eskaintza zabala dago. Beraz, teorian behintzat, argi dago zer egin behar dugun uda honetan oporretara joan nahi badugu: bidai-agentzietara jo, Interneten begiratu, liburutegira joan eta informazioa jaso, bidaia liburuak erosi...
Kontua da, guk oporretarako aukeratutako toki hori, seguru asko beste hainbat pertsonek aukeratutako tokia ere izango dela. Ondorioz, komeriak hasten dira errepideetan, aireportuetan, hirietan... eta jakina, nork bizi nahi ditu horrelako egoerak oporraldietan? Urte guztia oporrak noiz helduko zain gero behar bezala ez gozatzeko! Izan ere, oporretan ondo pasatzea gustatzen zaigu, toki berriak ezagutzeko irrikitan egoten gara, eta sentsazio berriak nahi ditugu: hau da, bizi-kalitate ona bilatzen dugu.
Turismoa eta azpiegiturak
Esan bezala, turismoa asko zabaldu da, eta nolabait, gertakari soziala bihurtu da. Demokratizazio honek arrisku handiak dakartza ingurugiroarentzat, eta arrisku hori, turismoak mugitzen duen jende kopuruaren araberakoa izango da.
Ondorioz, turista garenok sentsibilizazio handia izan behar dugu ingurugiroarekiko, eta horretarako, funtsezkoak dira informazioa eta heziketa. Gainera, oporretan erlaxatu egiten garenez, alde batera utz ditzakegu eguneroko bizitzan naturarekiko hartutako jokamolde egokiak.
Bestalde, turismoak hainbat azpiegitura dakartza berarekin. Izan ere, hainbat azpiegitura eraiki behar dira turismoari irteera emateko: errepideak, trenbide sareak, familia bakarreko etxebizitzak, kirol portuak, golf zelaiak honek guztiak eragina du hainbat mailatan. Lurrean, airean, eta itsasoan sortutako kutsadura horren adibide da.
Horrexegatik, turismoa kontrolatzen ez bada, ingurune eta paisaia asko betirako alda eta gal daitezke denbora gutxi barru. Turismo mota batzuk kontrolatzen ez badira, kultur eta natur ondarea pixkanaka desagertzen joango da. Esate baterako, Espainiatik Siziliara bitarteko eremuan, hondardunen %75 desagertu egin dira.
Turismoaren kode etikoa
1999an, Munduko Turismo Erakundeak kode etikoa aldarrikatu zuen. Kode horren arabera, edozein turismo jarduera planifikatu aurretik, turismoak ingurugiroan izan dezakeen eragina aztertu behar da. Hala, neurriak hartu behar dira ingurugiroari ahalik eta kalte txikiena egiteko, eta era berean, etekin ekonomikoa ateratzeko. Hori da garapen iraunkorraren benetako esanahia.
Beraz, opor hauetan norabaitera joan behar izanez gero, gogoan izan beti: turismoa bai, baina begiruneaz!

· Erakundeek, gainontzeko politika guztien oinarrian jarri behar lukete ingurugiro politika.
· Turismoari zuzendutako edozein azpiegitura egin aurretik, ingurugiroari egin dakiokeen kaltea aztertu behar da
· Gizakion bizi-kalitatea hobetzeak, ez du esan nahi edozer gauza egiteko eskubidea dugunik. Hainbat faktoreren arteko oreka lortu behar da: garapen ekonomikoa, garapen soziala, justizia eta ingurugiroarekiko begirunea
· Turismoa gure herrietara etortzeak, edo gu, turista gisa, beste norabaitera joateak, zein ondorio sortzen dituen aztertu behar da. Era horretan, neurri eraginkorrak hartzeko aukera izango dugu, garapen iraunkorra bermatzeko.
· Zenbait ekintzen bidez, nekazal-turismoa eta ekoturismoaren alde egin daiteke: senderismoa, bizikleta eta abar.
· Turismo-guneetako biztanleen parte hartzea sustatu behar litzateke, turismoa guztientzako erakargarri izan dadin, eta ez bakar batzuentzat soilik. Horretarako, gizarteko sektore guztien parte hartzea bermatu behar da.

Turismorako dekalogoa