Turismo suizida New Yorken

New York bere buruaz beste egiteko toki egokia da jende askorentzat, eta hara joaten dira propio asmo horrekin. Horixe dio New York Academy of Medicine erakundearen txosten batek. Txostenaren arabera, New Yorken haien burua hiltzen duten hamar pertsonetatik bat bisitaria da. Izena ere jarri diete: suicide tourists. Turista horiek gazteagoak izan ohi dira bertako suizidak baino 35 urtetik beherakoak ia erdia dira; bertakoen artean, %30 baino ez. Mendebaldeko kulturaren ikono bihurtutako tokietatik salto egitea da, kanpotar horientzat, suizidatzeko modurik onena: Empire State, Times Square