Ttap aldizkaria jaio da

Ttap aldizkaria jaio da Komunikabide berria ezagutzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ttap-aldizkaria-jaio-da/@@download/image/GOI_20037639.jpg
2018/07/27
albiste-laburra
Komunikabide berria ezagutzeko prest?
Ttap aldizkaria jaio da

Euskarazko aldizkari digital interaktibo berri bat sortu dute; Ttap. Zero zenbakia aurkeztu berri dute Donostian. Aldizkari digital berria elkarlanaren emaitza da, Euskal Herria eta Kataluniaren arteko elkarlana hain zuzen ere, eta hainbat komunikabideren artean sortu dute: ANBOTO (Durangaldea), Baleike (Zumaia), Goiena (Debagoiena), TOKIKOM eta Esguard aldizkaria (Bartzelona).

Aldizkari digitala denez, mugikorrean deskargatzeko app bidez funtzionatzen du. Ttapek gertuko gaiak landuko ditu, modu erraz eta azkarrean kontsumitzeko moduan. Zenbaki bakoitzak 16 orrialde izango ditu, ordu laurden batean irakurtzeko moduan. Hala ere, edukietan sakondu nahi duenak beti izango ditu audio eta bideo elkarrizketa luzeagoak.

Aldizkariak, gainera, bi edizio izango ditu bata Gipuzkoakoa eta bestea Bizkaikoa, eta horiek egiteko kolaboratzaile zerrenda zabala eta anitza, besteak beste, Pilar Kaltzada, Ander Izagirre, Izaro Andres, Arantza Urretabizkaia, Joseba Sarrionandia, Arantza Santesteban eta Joseba Barandiaran. Oraindik ez duzu ezagutzen?