Trukuz truku, Gasteizen

XXII. Magialdia egiten ari dira, igandera bitartean. Hainbat tokitako magoen topaleku bihurtu da hiria.
William Eston frantziarra, Johan Lorbeer alemaniarra eta Roberto Mansilla eta Gustavo Raley argentinarrak euren trukuak erakusten ari dira Gasteizko hainbat txokotan. Estonek, esate baterako, erakustaldia egingo du ostegunean, 18:00etan Artiumeko plazatxoan.
Bestalde, hilaren 18an, larunbata Nazioarteko Gala egingo dute, 18:30ean eta 21:00etan. Galina ukrainarra, Dion herbeheretarra, Jean Garin frantziarra eta beste mago batzuk aho bete hortz utziko dituzte