Triple Asalto Mortal

Azaleko argazkiak irudikatzen duen bezala, abaila hartu eta arrisku-jauzi bat eginez etorri zaigu Estricalla bere hirugarren lan luzearekin. Fernando Apoa (Corazón del Sapo, Kuraia, Matxura) ipurterrearen ahotsak gidaturik, gaur egungo euskal hardcorean erreferentzietako bat direla berretsi dute, abiada bizidun disko honekin. Ondo merezitako hamar belarrondokok, euskaraz nahiz gaztelaniaz, gure loaldi erosotik esnatzera behartzen gaituzte mezu zuzenez osatutako letra sutsuekin. Eta tartean luxuzko kolabortazailea, Dead Kennedys-eko Jello Biafra. Zer gehiago eska dakioke sutea piztu nahi duen diskoari?