Tren gidari zorrotza

Tren gidari zorrotza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tren-gidari-zorrotza/@@download/image/13p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Tren gidari zorrotza
Langile guztiek lan eguna amaitu ondoren etxera joateko eskubidea dute. Dena dela, batzuk zorrotzegiak dira eskubide honekin. Argentinan, Buenos Airestik Berazategira doan tren gidari batek lan eguna bidaia erdian bukatu eta hantxe utzi zituen bidaiariak, bide erdian… Trenbide konpainiak, noski, beste gidari bat bidali behar izan zuen hara eta ordu eta erdi beranduago trenak ibilbideari ekin zion berriro. Eskerrak langile argentinarrak ez dituen hegazkinak gidatzen!