Training Day (Dia de entrenamiento) **

Polizia Akademian ikasketak amaitu ostean, Los Angelesera bidali dute Jake gaztea. Bertan, Alonzo ikerlari beteranoaren esanetara hasiko da lanean narkotikoen sailean. Alonzo morroi aparta den arren, polizia ustela da. Ez da ustelkeriaren tentazioari men egiten dion polizia bakarra, ordea. Ia lankide guztiak negozio ilunetan sartuta baitaude. Errealitate gordin horren aurrean, bi bide besterik ez ditu Jake idealistak: sistema ustelaren arauak betetzea ala bere lankideak salatzea. Denzel Washington aktoreak Oscar saria bereganatu zuen pelikula honetan egindako lanarengatik. Ethan Hawke gaztearen interpretazioa ere fina da. Hala eta guztiz ere, hori guztia ez da aski etengabe kaskarkeriaren amildegiaren ertzean dabilen thriller beltz honek gure erredentzioa lor dezan.