Traffic ****

Sex, lies and videotapes paregabearen zuzendariak BBC telebista katearen telesail ezagun bat hartu zuen oinarri Traffic filma egiteko. Drogaren aurkako borrokaren buru da Robert Lewis epaile entzutetsua. Drogaren mundua, baina, iluna da oso eta ustelkeria da nagusi nonahi. Alaba nerabea heroinaren atzaparretan erori eta gero, inoiz baino gertuago sufrituko du drogaren tragedia Lewis epaileak. Soderbergh, ordea, ez da drama horretara mugatzen bakarrik. Drogarekin harreman zuzena duten beste hainbat istorio ere islatzen baititu filmean. Narkotrafikatzaileen aurkako borroka gordinean lanean ari den polizia mexikarrarena eta drogarekin negozioa egiteagatik atxilotu duten morroi aberatsaren emaztearena, kasu. Droga da filmaren protagonista bakarra, finean. Benicio del Toro aktoreak bere zinema ibilbideko interpretaziorik onena egiten du film honetan. Soderberghek tentazio komertzialaren aurrean amore ematen du bukaeran, eta horrek, kalte egiten dio emaitzari. Biribil-biribila izan zitekeen filma
lastima!.