Toundra: "Ez gara sekulakoak jotzen, benetan gara erdipurdikoak, baina nahi duguna adierazteko gai gara".

Toundra: "Ez gara sekulakoak jotzen, benetan gara erdipurdikoak, baina nahi duguna adierazteko gai gara". Toundra aurkezpenik behar ez duen talde horietako bat da eta disko berria dakar eskua artean. "Hex"-en, beste behin, emozioak pil-pilean ageri dira, haragi bizitan baleude legez. Ez didazula sinesten? Bada hurbildu gaur Donostiako Dabadaba aretora eta entzun eta ikusi zuk zeuk, ez zaizu damutuko. Madrildarrek emango duten kontzertua aitzakia hartuz, Esteban Giron taldekidearekin mintzatu gara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/toundra-ez-gara-sekulakoak-jotzen-benetan-gara-erdipurdikoak-baina-argi-adierazteko-gai-gara/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-09 a las 13.20.43.png
2022/11/10
elkarrizketa

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkiak: Sergio Albert

Toundra aurkezpenik behar ez duen talde horietako bat da eta disko berria dakar eskua artean. "Hex"-en, beste behin, emozioak pil-pilean ageri dira, haragi bizitan baleude legez. Ez didazula sinesten? Bada hurbildu gaur Donostiako Dabadaba aretora eta entzun eta ikusi zuk zeuk, ez zaizu damutuko. Madrildarrek emango duten kontzertua aitzakia hartuz, Esteban Giron taldekidearekin mintzatu gara.
Toundra: "Ez gara sekulakoak jotzen, benetan gara erdipurdikoak, baina nahi duguna adierazteko gai gara".

Disko berriaren izena Hex da, zeri egiten dio erreferentzia?
Toundra taldeak, hamabost urteren ostean, bi motatako diskoa ditu. Batetik, %100 Toundra direnak. Hauek zenbakituak daude modu batera edo bestera. Guztia txantxa / omenaldi batekin hasi zen, Led Zeppelin taldeagatik hain justu. Bestetik, proiektu paralelo bezala sortzen ditugun diskoak daude (Para Quienes Aún Viven grabatu geun Niño de Elche-rekin batera eta Das Cabinet Des Dr Caligari pelikularentzat soinu banda). Hex izenak gure seigarren lanari egiten dio erreferentzia, seigarren disko honetan ere rock and rolla ehuneko ehunean entzun ahal da. 

Diskoak dituen zazpi piezetatik hiru gorrotoari eskaini dizkiozue. Gorrotoa zeri?
Aipatutako Das Cabinet Des Dr Caligari pelikulako sortu genuen soinu bandaren eragina izugarria da disko honetan. Gizarte honetan sekula baino gehiago gorroto mezuen zuriketa egiten da eta ekintza horri kritika egin nahi izan diogu. Giza eskubideen gutunaren aurkako aldean dauden mezuak egun erabat normalizatua daude eztabaidetan eta komunikabideek hauei bozgorailua jartzen diete. Beldurra ematen digun zerbait da. Mezu hau Das Cabinet Des Dr Caligari pelikularen funtsezko zutabea da, eta baita Hex lanarena ere. 


Uste duzue gorrotoak maitasunak baino gehiago batzen duela?
Ez dago maitasuna baino indartsuagoa den ezer, berak ematen digu bizia. Beren kumeekiko maitasuna animalia espezie guztietan ikusiko duzun zerbait da. Gorrotoak gutxi batzuk elkartzen ditu, gutxiengo txikiak kaltetutako masa batetatik banantzeko. Miserablea da. Banatu eta garaituko duzu. Giza historiaren botere zaharrena mantendu arazten duen estrategia da. 

Ez dugu, ordea, mezu hutsal eta hippyetan erori behar. Bizitzan oso beharrezkoa da zenbait mugimendu eta egoerei aurre egitea. Gu beti bidegabekeriak defendatzen dituztenen aldean egongo gara. Artista moduan ardura hau gure gain hartu nahi izan dugu. Eroso sentitzen gara ardura honekin, gure aurretik halaxe egin zuten entzuten, irakurtzen eta idolatratzen ditugun artistek. Isildu egin behar dugula esaten digutenean eta besterik gabe, gure arteaz hitz egitera mugatu ber dugula ihardesten digutenean, ezin dut ekidin pentsatzea zein hutsik egon behar duten hau leporatzen digutenen buruak. Gehiengoak baino eskubide gehiago dituztela uste duten pertsonez inguratuta bizi gara, ez dira ohartzen euren enpresen maniki miserableak direla, euren hipotekari lotuak eta bizilagunek esango dutenaren beldur. Autokritika eta auto analisia falta zaigu. Guztioi, baita niri ere.

Zuen lan berria, besteekin alderatuz, zertan ezberdintzen da?
Aurretik genituen konplexuak kendu ditugu. Musika asko entzun dugu, egungoa eta klasikoak; estilo askotarikoak eta honela sortu da gure zortzigarren lana. Agian beharra genuen. Hamabost urte hauetan ez gara gelditu eta hau da gure behi-betiko erronka.

Nolakoa da zuen sortze prozesua ahots eta letrarik eduki gabe?
Musikariak gara. Hizkuntza musikala erabiltzen dugu. Hizkuntza hau gramatika-hizkuntzarekin uztartzen duen musika dago. Guk erabaki dugu ezetz. Musikaren historian zehar gurea bezalako hainbat kasu daude. Ez da zerbait axola izan zaiguna. Beti kanpotik galdetu diguten zerbait izan da. Guk jo egiten dugu eta gure instrumentuen bidez adierazten gara. Ez gara sekulakoak jotzen, benetan gara erdipurdikoak, baina nahi duguna adierazteko gai gara. Beharbada horregatik goaz horrenbeste denbora elkarrekin. 

Gaur Donostiako Dabadaba aretoan jotzen duzuen. Zer moduzkoa da euskal publikoa?
Kontzertuan zehar oso ongi portatzen dira, ondoren alproja samarrak izaten dira. Euskal Herriak sekula izango ditugun gaurik onenak eman dizkigu. Beti besoak zabalik jaso gaitu, nahiz eta Madrildar izateaz harro gauden. Harrotasun hau ez da askotan ondo ikusia izaten eta ulertzen dut hori gertatu daitekeela. Euskal publikoak, berriz, ez du inolako aurreiritzirik musikaz gozatzerako garaian. Hain justu, hori da Toundra sortzerakoan buruan genuen premisetako bat. Hemen jotzea benetan garrantzitsua da guretzat. 

Zein dira lan honekin eskuratu nahi dituzuen helburuak?
Lanean jarraitzen utz gaitzatela. Besterik ez. Lanean jarraitu eta gozatzen jarraitu. Oholtza baten gainera igotzeak hunkitzen ez nauen egunean utzi egingo dut. Hau da eskatzen dudan bakarra.