“Toulouse”

“Toulouse” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/toulouse/@@download/image/47p9-1.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
Sagarroi
47.zenbakia
Ska, reggaea, dub-a, cumbia eta beste erritmo bero batzuk dira Iñigo Muguruza musikariak gidatutako Sagarroi laukotearen hirugarren lanaren oinarri. Aurreko diskoarekin alderatuz gero, taldea hardcore doinuetatik aldendu da, baina musika alaia, koloretsua eta dantzagarria egiten darraite. Jakina, aurreko lanak bezala, honek ere muguruzatarren berme zigilua du. Gainera, zenbait kantatan Afrika kantari algortarraren kolaborazio paregabea izan dute.