Torremolinos 73 ****

Torremolinos 73 **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/torremolinos-73/@@download/image/30p48-5.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Pablo Berger. Aktoreak: Javier Camara, Candela Peña, Juan Diego, Malena Alterio. Generoa: komedia. Herrialdea: Espainia / Danimarka. Urtea: 2002. Iraupena: 93 minutu
30.zenbakia
Frankismoa azkenetan da. Neskatila suediarren gorputz lerdenak hondartzetan kiskaltzen dira, eta har iberiarren libidoa puri-purian da. Landismoaren sasoia da, noski. Testuinguru horretan, Alfredo Lopez entziklopedia-saltzaile bitxia eta haren emaztea pornografiaren munduan murgilduko dira. Super 8-ko kamera bat hartu eta haien sexu harremanak filmatuko dituzte. Film erotiko horiei esker arrakasta itzela erdietsiko dute. Umorea eta drama dotore uztartzen ditu Pablo Berger zinemagile bilbotarrak komedia beltz honetan. Komedia sozial aparta da.