Toronto

Toronto https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Toronto
Hiri honetan dago argazkian ikus daitekeen etxe erdibitua; ez da Photoshopik erabili! Saint Patrick kaleko 54 ½ zenbakian dagoen etxea 1890 eta 1893 urteen bitartean eraiki zuten. Tankera bereko sei etxe egin zituzten bere garaian, kalea Dummer deitzen zenean. Urteek aurrera egin ahala konpainia handiak lur horiek erosten hasi ziren, eraikin gehiago egiteko asmoz. Eta etxe horien jabeak eraikinen jabe ziren arren lurrak eurenak ez zirenez, etxe gehienak eraitsi egin zituzten. Salbuespena etxe bat, edo hobeto esanda, etxe baten erdia izan zen. Eta gaur egun ere halaxe dago, jatorrizko eraikina zena erditik modu perfektuan moztuta.