Tom Hanks pilotu heroia

Tom Hanks pilotu heroia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Tom Hanks pilotu heroia
Zuzendari gutxi izango dira Clint Eastwooden adinarekin berak beste lan egiten dutenik! Orain esku artean duen filmak Chesley Sully Sullenberger izango du protagonista, 2009an, Hudson ibaian, 155 bidaiari zeramatzan hegazkina emergentziaz lurreratzea lortu zuen pilotua. Protagonistaren papera Tom Hanksek egingo du, eta alboan izango ditu Laura Linney, Sullyren emaztea, eta Aaron Eckhart, Jeff Stiles kopilotua. Gidoia pilotuak berak idatzitako Highets Duty: My Search For What Really Matters liburuan oinarrituko da.