Tolosaldeko irakurketa feminista taldeen bigarren topaketa egingo dute Ikaztegietan

Tolosaldeko irakurketa feminista taldeen bigarren topaketa egingo dute Ikaztegietan Maiatzaren 28an elkartuko dira eta nahi duenak eman dezake izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tolosaldeko-irakurketa-feminista-taldeen-bigarren-topaketa-egingo-dute-ikaztegietan/@@download/image/irakurketa feminista.jpg
2022/05/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Maiatzaren 28an elkartuko dira eta nahi duenak eman dezake izena.
Tolosaldeko irakurketa feminista taldeen bigarren topaketa egingo dute Ikaztegietan

Altzon egin zuten iaz Tolosaldeko Irakurketa Feminista Taldeen I. Topaketa, eta aurtengoan Ikaztegietan bilduko dira. Egun osoko egitarau prestatu dute, "egun borobila" izateko asmoz. 

Goizeko 11:30ean elkartuko dira eta ahizpatasunari buruz hitz egingo dute, Kattalin Minerrek gidatutako solasaldian. Hasiera batean talde txikietan arituko dira, eta gero zabaldu egingo dira. Minerrek gaia lantzeko lagungarri izango diren testu batzuk banatuko ditu. 

Eguerdiko ordu bietan bazkaria egingo dute. Norberak bere etxetik eramango du janaria eta bestela, berriz, goizean ogitartekoak eskatzeko aukera izango da.

Arratsaldeko bostetan bertso-saio literarioa izango da Maialen Akizu, Oihana Arana eta Saioa Alkaiza bertsolariekin. Ainhoa Urien arituko da gaiak jartzen. 

Trukerako liburua eramateko gonbidapena ere egin dute antolatzaileek. Emakume batek idatzitako liburua izan beharko da, eta bertan ohartxo edo dedikatoria bat idaztera ere animatu nahi dituzte parte-hartzaileak, liburu hori zergatik oparitu duten azaltzeko. 

Parte hartu nahi duen oro ongietorria izango dela adierazi dute, baina goizeko zein arratsaldeko ekintzetarako aurrez izena emateko eskatu dute irakurketafeministak@gmail.com helbidean.