Tokyo 2020 olinpiadetako dominak telefono birziklatuekin sortuak izango dira

Tokyo 2020 olinpiadetako dominak telefono birziklatuekin sortuak izango dira Batzorde Olinpikoak 2020an Japonian ospatuko diren Joko Olinpikoen dominen diseinua ezagutzera eman du. Berrikuntza batekin datoz: metal birziklatuekin eginak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tokyo-2020-olinpiadetako-dominak-telefono-birziklatuekin-sortuak-izango-dira/@@download/image/medallas-tokio-0-700x405.png
2019/08/01

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Batzorde Olinpikoak 2020an Japonian ospatuko diren Joko Olinpikoen dominen diseinua ezagutzera eman du. Berrikuntza batekin datoz: metal birziklatuekin eginak dira.
Tokyo 2020 olinpiadetako dominak telefono birziklatuekin sortuak izango dira

Jazoera mundial honetan badirudi aurten jasangarritasuna eta ingurugiroarekiko errespetua lehen postuan egongo direla. Horrela, Tokion ospatuko diren olinpiadetarako dominak sortzeko bi urte daramatzate antolatzaileek smartphone eta bestelako gailu erabiliak biltzen.

Diseinuari dagokionez, dominek harri leunduak simulatzen dituzte forma biribil dinamiko eta organikoa lortzeko. Dominaren aurrean Joko Olinpikoen logoa ikusi dezakegu eta atzean Nike azaltzen da, garaipenaren jainkosa grekoa Greziako Panathinaikos-eko estadiotik ibiltzen, bere buruan uztai olinpikoak daramatzala.

Guztira urrezko, zilarrezko eta brontzekoz 5.000 domina fabrikatuko dira jendeak emandako %100 metal birziklatuekin. Diseinua Junichi Kwanishi-rena da, berea izan baitzen 400 proposamen baino gehiagoren artetik aukeratu izan zena.

Ikusi hemen detaile gehiagoz diseinua.