Tokushima

Tokushima https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Tokushima
Tokushima inguruan dago hamabost metrotako garaiera eta 46 metrotako luzera duen Iya Kazurabashi zubia. Nork eta zergatik eraiki zuen inork zehatz-mehatz ez dakien arren, kondairak dioenez, Köbö-Daishi budismoaren maisu nagusiak eraiki zuen, inguruetan meditazioa egiten zuenez, lekurik gordeenetara heltzeko asmoz. Maisu handiak egingo zuen agian, baina zuhaitzen adaskekin eginda dagoenez, hiru urtetik behin berriztu behar izaten dute. Zubiaren egokitzapen lanak egiteko jakin beharrekoak belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzte, eta gaur egun, tokiko artisauak arduratzen dira lan horretaz.