'Tokiz kanpo’, Hiru Damatxo eta Islandiaren saio berria

'Tokiz kanpo’, Hiru Damatxo eta Islandiaren saio berria Otsailaren 7an jarriko dute martxan, eta oraingoz, 15-20 minutu arteko sei ale izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tokiz-kanpo2019-hiru-damatxo-eta-islandiaren-saio-berria/@@download/image/Captura de pantalla 2018-01-25 a las 10.42.24.png
2018/01/25
albiste-laburra
Otsailaren 7an jarriko dute martxan, eta oraingoz, 15-20 minutu arteko sei ale izango dira.
'Tokiz kanpo’, Hiru Damatxo eta Islandiaren saio berria

Hiru Damatxo ideia faktoriak eta Islandia ekoiztetxeak saio berria abiatuko dute otsailaren 7an: Tokiz Kanpo. 15-20 minutu arteko sei aleko formatuan, parez pare jarriko dituzte hainbat lagun: Maite Arroitajauregi eta Maite Laburu musikariak, Gorka Erostabe eta Gorka Bereziartua kazetariak, Ander Gortazar eta Jon Ander Agirre arkitektoak, Itxaro Borda eta Miren Agur Meabe idazleak, Telmo Trenor eta Aitor Etxebarria musikariak eta Ramon Zabalegi eta Nagore Legarreta artista grafikoak.

Elkarrizketak ezohiko lekuetan girotu dituzte; hala, Arroitajauregi eta Laburu Eibarko El Corte Inglesen agertuko dira; Erostarbe eta Bereziartua Larraitzen, Txindoki magalean; Gortazar eta Agirre Pasaiako portuan; Borda eta Meabe Lekeitioko arraun taldearen egoitzan; Trenor eta Etxebarria Bilboko Berreginen museoan; eta Zabalegi eta Legarreta, Hernaniko gasolindegian.