Tofino

Kanadan, Vancouver Island irlako Tofino zonaldean dago Liberty Cove izeneko bizitoki xelebrea. 1992an hasi ziren Wayne Adams eta Caherine Rey ur gaineko egitura eraikitzen. Guztira hamabi plataforma ditu, eta bikotearen etxebizitza izateaz harago, animalientzako aterpe gisa ere erabiltzen dute. Egunerokoan erabiltzeko ura ur-jauzi batetik hartzen dute, eta energia elektrikoa hamalau eguzki-panelen bitartez lortzen dute. Hala, energetikoki %100 autonomoak dira bertan bizi direnak, eta elikatu ere bost negutegitan hazitako barazki eta fruten bitartez egiten dira. Azken urteetan, geroz eta jende gehiagok izan du Wayne eta Catherineren berri, eta, gaur egun, euren bizimodua ezagutu nahi duenak badu ontziz bertaratzeko aukera.