To, faktura!

To, faktura! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/to-faktura/@@download/image/adam_riesi.jpg
2012/12/13
berria
To, faktura!
Alemaniako GEZ etxeak telebista pribatuen faktura bidali dio Adam Riesi, duela 450 urte zendutako matematikariari. Riesek 1525. urtean erositako etxean bizi direnek jaso dute faktura hori, eta konpainiari itzuli diote, akatsaren berri ematen duen oharrarekin batera. Horra gure galdera: matematikariak ordaintzen ez badu, hilobia bahituko diote?