Titicacan barrena

Taquile irla Perun dago eta Titicaca lakuak inguratzen du. Tokiko ekonomia arrantzan eta nekazaritzan oinarritzen bada ere, turismoa ere diru ekarpen nabarmena da bertako 2.200 bistanleentzat. Urtean 40.000 bidaiari inguruk egiten dute Unescok babestutako inguruan geldialdia. Izaera kolektiboa duen komunitateak arautzen du turismoa; hotelik ez dago, ezta lokal komertzialik ere. Horrela bada, biztanleak dira bisitariak etxean hartzen dituztenak eta ingurua zein ohiturak erakusteaz arduratzen direnak. Peruko kultura indigena iraunarazi duen inguru bakanetakoa izateak egiten du berezi. Hala nola, quechua hizkuntza da komunikatzeko erabiltzen dutena; Taquile izendatzeko qhechuar izena Intika da.