Titanic puzgarria

Titanic puzgarria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/titanic-puzgarria/@@download/image/83p12titanic.jpg
2012/12/13
berria
Akabo, gaztelu puzgarri aspergarriak! Orain haurrek beste puzgarri mota batzuk nahi dituzte; Titanic puzgarria, esaterako. Beste puzgarriek bezala, honek ere gora igotzeko eta irristatzeko balio du, baina antza, Titanic itsasontzi famatutik irristatzeak eta olatuen artean erortzeak kutsu dramatikoa ematen dio jolasari. Tamalez, lehen klaseko txartela ordaindu behar da Titanic horretatik irristatzeko. Izan ere, 4.000 euro baino gehiago balio du. Jostailua www.hullaballoosales.com websiten eskura daiteke.