Tintarik gabeko inprimagailua

Tintarik gabeko inprimagailua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tintarik-gabeko-inprimagailua/@@download/image/2010346498Sanwa_PrePeat.jpg
2012/12/13
berria
Inprimagailu bera erosteko baino diru gehiago behar duzu tinta kartutxoak aldatzeko, ezta? Hala bada, erne Sanwa Newtec enpresaren proposamen berriarekin, inpresio kontzeptu zeharo ezberdina dakar eta: Sanwa PrePeat-3100 honek ez darabil tintarik eta papera berrerabiltzeko gai da buru termiko bati eta orri termoplastiko berezi batzuei esker. Gailuak inprimaturikoa ezabatu eta paper beraren gainean irarri dezake dokumentu berria. Oraingoz behintzat zuri-beltzean bakarrik egin dezake eta 4.000 euro balio du ditxosozko inprimagailuak. Espero dugu denborarekin etxeko ekonomietan txertatzea, basoek eskertuko baitute; eta gure poltsikoek ere bai.