Tinker, Tailor, Soldier, Spy

John Le Carre idazlearen eleberrian oinarritutako filma. 70eko hamarkadan girotua, George Smiley agentea zerbitzu sekretu britainiarretik kanporatuko dute, baina laster esleituko diote misio berezi bat: zerbitzuan sartuta dagoen satorra identifikatzea. Eleberriaren hoztasuna pantailara fideltasunez darama eta momentuko gizonezko aktore britainiarrik onenak biltzen ditu. Efektu berezirik gabeko intriga ederra.