Tiken Jah Fakoly, Iam eta Ken Zazpi EHZ jaialdian

Tiken Jah Fakoly, Iam eta Ken Zazpi EHZ jaialdian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tiken-jah-fakoly-iam-eta-ken-zazpi-ehz-jaialdian/@@download/image/20112141929Tiken-400x400.jpg
2012/12/13
berria
Antolakuntzak 16. festibalean izango diren aurreneko taldeen izenak eman ditu jakitera. Tiken Jah Fakoly Boli Kostako reggae abeslari eta militante ezaguna da. African Revolution diskoa plazaratu zuen joan den urteko udazkenean.

Iam taldeak, bere aldetik, Euskal Herrian joko du estreinako aldiz. Marseilako hip-hop taldea da.

Ken Zazpi ere Heletan ariko da uztaila hasieran Ortzemugak begietan diskoa aurkezten ari dira han eta hemen Eñaut Elorrieta eta bere taldekideak.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia iritsi bitartean beste zenbait ekimen izango ditu abian eta horiek luze eta zabal jorratuko ditugu martxoko GAZTEZULOn.