Tik Tak

Tik Tak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tik-tak/@@download/image/Apurtu_Tik_Tak.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Apurtu
135.zenbakia
Badira hogei urte Bidasoaldeko punk taldea errepidean dela, eta urteetako lan gogorraren emaitza da disko hau. Euren betiko soinuari leial eta amorru izpirik galdu gabe, melodiaz betetako proposamena dakarte, instrumentalki ederra eta ahotsen aldetik oso landua. Azpimarratzekoak dira letrak, non kritika sozial eta politikoak gai pertsonalagoekin uztartzen diren, beti ikuspuntu “poetiko” horri eutsiz. Kikielek ederki mimatutako maketazioak borobildu du guztia. Ez dirudi zuzena dena ondo dagoela esteak, baina ez du ezer soberan. Eduki beharrekoa, dudarik gabe.