Tiebele

Tiebele https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Tiebele
Burkina Fason dagoen herrixka da. Zientziak azaldu digunez, gizakia Afrikatik dator. Bada arkeologoek herri horretan gizakion historiarekin lotutako aurkikuntza deigarri eta argigarriak egin dituzte. Aurkintzek bide eman dute garai hartako tradizio, erritual eta mistizismoa ulertzeko. Misterioen artean gaur egun arte, sorrerako magiaren esentzia gorde duen Tiebele herrixka dago. Tradizio Gourounsiko arkitekturan eraikitakoa da. Alegia, inguru naturalean topa daitezken materialekin eginda daude etxeak eta kaleak. Eguzkitik eta areriongandik babesteko diseinatuta dago etxartea. Xelebre egiten duena, etxeak kanpotik duten tatuaje itxuradun irudiak dira. Sinbolo eta animalien irudiz josita dago, garaiko sinesmen errealitatearen ispilu.