Tideland **

Tideland ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tideland/@@download/image/73tideland.jpg
2007/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Terry Guilliam. Aktoreak: Jodelle Ferland, Jeff Bridges, Jennifer Tilly, Janet McTeer. Generoa: fantastikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2005. Iraupena: 122 minutu. 
73.zenbakia
Tideland **
Monty Python talde entzutetsuaren kiderik irudimentsu eta talentudunena izan zen Terry Guilliam zinemagile estatubatuarra, ezbairik gabe. Brazil apartaren egileak, ordea, kritika oso gordinak jaso zituen pelikula bitxi honen estreinaldian. Toxikomanoak dira Jeliza-Rose txikiaren gurasoak. Droga gaindosi baten ondorioz umezurtz geratuko da neskatoa. Errealitate krudelari ihes egin asmoz, bere irudimen oparoaren adreiluz eraikitako mundu fantastiko batean murgilduko da Jeliza-Rose ameslaria. Haurraren ikuspegi xaloaren bidez irudimenez gainezka egiten duen unibertso bitxia dakarkigu Terry Gilliamek; aurreiritzi moral oro birrinduz. Ulergaitza eta erdipurdikoa da usu, baina interesgarria denik ezin uka.